Osagaiak Nossibe
Eskuz eginiko izozkirik onenak egitea. Horixe da Nossi – Bé izozki-dendaren apustua. Badakigu hori lortzeko giltza osagaien bikaintasuna bilatzean datzala.
Guk ere, gure bezeroek bezala, hemengo produktuekiko zaletasuna dugu, eta mundu osoan barrena osagai goxoenak bilatzen ditugu.
Horregatik, lehengai onenak kontu handiz hautatzen ditugu:
– sasoiko fruta naturalak edo basokoak
– Brasiletik inportatutako fruta exotikoak
– Madagaskar uharte urrunetik ekarritako bourbon banilla
– belgikar kakaorik finduena
– jatorrizko kakaorik gorenenak (Tanzania, Santo Domingo, extra bitter Guayaquil…)
– Kaliforniako intxaur txigortu berriak
– Piemonteko urrak
– Siziliako pistatxoak
– Valentziako txufarik urtsuenak
– esne-gain hutsa
– kalitate altuko fruktosa
– kanabera-azukre beltza
– eskuz eginiko gaztarik onenak
– jatorrizko deiturako hainbat ardoren aukera
eta askoz gehiago!