Egitea Nossibe
Nossi – Bé izozki-dendak kalitate bikaineko izozkiak proposatzen ditu, bere izozkigile maisu-maistren jakinduriaren erakusle direnak. Eskuz egindako kalitate bikainekoproduktuak izatea da giltza, beraz produktuak paregabeak eta guztiz naturalak dira.
Maistra artisauak izozkiak banan-banan egiten ditu eta bere familian belaunaldiz belaunaldi igarotako errezetetan oinarritzen da. Lana urte guztian eta etenik gabe egiten da propietate organoleptiko paregabeak lortzeko.
150 zapore baino gehiagoko izozkiak eskaintzen dira, ohikoenetatik berritzaileenetara, besteak beste, gazta-oholak, ardo karta eta euskal sukaldaritza tradizionaleko plater ezagunak.
Baina aukera handi horrek bezero guztiak kontuan hartzen ditu eta, horregatik, dieta zaindu behar duten horientzako izozkiak ere eskaintzen ditu. Honelako izozkiak daude:
– azukrerik gabekoak
– arrautzarik gabekoak
– kolesterolik gabekoak
– laktosarik gabekoak, sojazko edo arrozezko esne ekologikoarekin eginak.
– indartzen eta osasuna hobetzen laguntzen dutenak. Antioxidatzailetan eta zuntzetan aberatsak dira, alga espirulinarekin eta beste belar digestibo mota batzuekin eginak.
Arrazoi horiek guztiak direla-eta, produktu paregabe honek mende bat baino gehiago darama gustu guztiak gozarazten eta eskari guztiak asetzen, eta ez du inoiz huts egin.