fachada rosas interior_A Naranja_canela campari
'Nossi - bé' izozki-dendak Madagaskarko irla bati zor dio bere izena, handik inportatzen baitira produktuak egiteko erabiltzen diren bourbon banilla-adarrak eta kakaoa. Eta hala izan da hastapenetatik, duela mende bat baino gehiago eman zen hastapenetik.

1911n lokala Bizkaian zabaldu zen kafe txigortegi, eskuz eginiko gozoen denda eta txokolate-denda gisa. Oraindik ere izozki-dendak jatorriko dendaren attrezzo eta dekorazioa mantentzen ditu hein handi batean, eta Bilboko historia jariatzen duen espazio bat eskaintzen die bezeroei.

Nossi – bé Bilbon geratzeko agertu baino geroago, Victoriano Ortiz jaio zen. Iragan mendeko 20. hamarkadan hasi zen lanean Puente Viesgoko (Kantabria) entzute handiko hotel batean. Han piztu zitzaion gastronomiarako eta gozogintzarako grina, bai eta Kantabrian tradizio handikoak diren eta oso errotuta dauden krema izoztuekiko zaletasuna jaio ere.

Espainiako Gerra Zibilaren ostean, Victoriano Bilbora joan zen bizitzera eta Bizkaia osoan barrena ibili zen herriz herri bainila-, tuti frutti-, marrubi- eta txokolate-izozkiz betetako gurditxo bat lagun. 1975ean Nossi-Bé izozki-denda hartu zuen Bilboko Nafarroa kalean, bai eta hiribilduko hainbat tokitan izozki kiosko ugari ireki ere.

Victorianok bere jarduera profesional osoan jatorrizko errezetak arreta handiz aztertzea eta lanaren kalitatearekiko grina izan zituen oinarri. Izozkiari eskainitako bizi oso horrek Victoriano Ortiz Espainiako eskarmentu handieneko izozkigile egin zuen eta bere alaba Esther Ortiz Lópezek, egun Nossi – Bé izozki-dendako izozki maistra denak, jakituria hori jaso zuen.

Berak tradizioa eta berrikuntza nahasten jakin du, halako moldez non eskuz egitearen inguruan jasotako ezagutza ukatu gabe, teknika eta osagai berriak etengabe aztertzen dituen.

Gaur egun “Nossi – bé” izozki-dendak entzute du bai izozkien zaporeen aukera zabalarengatik eta originaltasunagatik bai produktuaren kalitate altuagatik.
+ Info

Nossi-be , C/ Navarra 1 - C/Arenal 1 -

944 233 489

Diseño tienda online bilbao

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continua navegando esta dando su consentimiento para la aceptacion de las mencionadas cookies y la aceptacion de nuestra politica de cookies pinche el enlace para mayor informacion.